Erritmoa
Nota irudiak, erritmoa eta konpasa, lerro banatzaikeak
5. Nota irudiak
Nota irudiek esaten digute zenbat balio duen nota batek. Jarraian nota irudiak, bere izenak eta bere iraupenak ikus ditzakezue.
Ikus dezakezue, nota irudi bakoitzak hurrengoak baino bikoitza balio duela eta aurrekoak baino erdia.
OHARRA:Kortxeak, kortxeaerdiak, fusak edo fusaerdiak pultso batean doazenen kortxeteak lotzen ditugu hobeto irakurtzeko. Hemen adibide bat daukazue:
6. Isiluneak
Nota irudi bakoitzak ikur bat dauka iraupen bereko isilune bat adierazteko. Esan bezala ikur hauei isiluneak deitzen diegu.
7. Erritmoa eta konpasa
Erritmoa: konpositore batek soinuak edo isiluneak iraupenari eta azentuei begira, uztarten dituen era desberdinei erritmoa deitzen zaie.
Erritmoaren osagai oinarrizkoa pultsoa da, honek denbora zati berdinetan antolatzen du, iraupen eta azentu berdinekin. Tenpoak adierazten digu pultsoen abiadura. Pultsoak eta azentuak uztartzen ditugunean oinarrizko erritmoak lortzen ditugu:
Biko erritmoa
Denbora bi zatitan banatzen du eta lehenengo pultsoari indar gehiago ematen dio (azentua): Bat bi / Bat bi / Bat bi…
Konturatzen bazara hurrengo hitz hauen erritmoa aurrekoarekin batera gertatzen da: Kan-ta / Dan-tza …
Hiruko erritmoa
Hiru zati berdinetan banatzen du denbora. Lehen bezala, lehenengo pultsoari indar gehiago ematen diogu, hau da lehenengo pultsoa azentuatzen dugu. Bat bi hiru / Bat bi hiru…
Lauko erritmoa
Lau zati berdinetan banatzen du denbora. Lehen bezala, lehenengo pultsoari indar gehiago ematen diogu, hau da lehenengo pultsoa azentuatzen dugu eta hirugarrena ere azentuatzen dugu lehenengoa baino apur bat ahulago. Bat bi hiru lau / Bat bi hiru lau …
Apur bat arraroagoa da batez ere zuen musika mailetan, baina aurkitu aurki ditzakegu lau pultso baino gehiago dituen konpasak. Hauek oinarrizko erritmoen nahasketa batengatik sortuko lirateke. Adibidez, bost pultsoko konpasa sortuko litzateke biko eta hiruko erritmoak nahastean: Bat bi Hiru lau bost / Bat bi Hiru lau bost…Hauei amalgamako konpasak deitzen zaie
Beste efektu erritmiko bat interesgarria polirritmia da. Hau gauzatzeko, bi erritmo desberdinak aldi berean egin behar da.
Konpasa
Erritmoa adierazteko konpasa erabiltzen dugu. Konpasa deitzen diogu, denbora erregular banaketari pultso azentuatuta eta azentuatu gabe txandakatuz.
Musika idazkeran, partituran agertzen diren denbora berdineko zati horiei konpasak deitzen diegu. Banaketa hau lerro banatzaileek egiten dute. Lerro hauek bertikalki pentagrama zeharkatzen dute, konpasak banatuz. Adibidea:
Lan musikalaren bukaeran amaiera marra jartzen da, eta aldaketa garrantzitsu bat partituran agertzean marra bikoitza jartzen da.
Konpas guztiak zati berdinetan banatzen da. Zati hauek pultsoak dira. Esan bezala bi, hiru edo lau pultsokoak izan daitezke.
Konpasa pentagramaren hasieran jartzen da, ikurraren ondoren. Zatiki bat da, eta zenbat pultso dituen eta pultsoaren baloreri buruzko informazioa ematen digu. Goiko zenbakiak esaten digu zenbat pultso dituen konpasak eta behekoak zein den pultso batean sartzen den nota irudia.
Konpasen izendatzaileak (denominador, beheko zenbakia)
Zenbakia (izendatzailea) | Nota irudia |
1 | Borobila |
2 | Txuria |
4 | Beltza |
8 | Kortxea |
16 | Kortxeaerdia |
32 | Fusa |
64 | Fusaerdia |
Biko konpasa (bi bider lau). Biko erritmoa
Bi pultso dauzka, lehenengoa indartsua eta bigarrena ahula
2 — adierazten du pultso kopurua — bi pultso
4 — zein nota irudia sartzen den pultso bakoitzean adierazten du— Beltz bat pultso batean, bi beltz konpas batean.
Hiruko konpasa (hiru bider lau). Hiruko erritmoa
Hiru pultso dauzka, lehenengoa indartsua eta bigarren eta hirugarrena ahulak
3 — adierazten du pultso kopurua — 3 pultso
4 — zein nota irudia sartzen den pultso bakoitzean adierazten du— Beltz bat pultso batean,hiru beltz konpas batean.
Lauko konpasa (lau bider lau). Lauko erritmoa
Lau pultso dauzka, lehenengoa indartsua, bigarrena ahula, hirugarrena erdi indartsua eta laugarrena ahula
4 — adierazten du pultso kopurua — 4 pultso
4 — zein nota irudia sartzen den pultso bakoitzean adierazten du— Beltz bat pultso batean,lau beltz konpas batean.
Konpas bakunak eta konposatuak
Konpas bakunetan pultso bakoitza bi zatitan bana daiteke, hau da pultso batean sartzen den nota irudia beste bi nota irudi berdinetan bana daitekenean. Adibidez, beltz bat bi kortxeekin ordezka daiteke. Txuri bat bi beltzekin eta abar.
Konpas konposatuetan pultso bakoitza hiru zatitan bana daiteke, hau da pultso batean sartzen den nota irudia beste hiru nota irudi berdinetan bana daitekenean. Adibidez beltz puntilodun bat hiru kortxeekin ordezka daiteke.