Los picapiedra

Kaixo ikasleok! Beste partitura berri bat: «Los Picapiedra» esuskaraz «Harriketarrak». Oso ospetsuak ziren bere garaian etxeko txikientzat. Pedro, Pablo, Vilma eta Betty ziren protagonistak. Baina orain gu izan behar gara nota ematen dugunok, hori bai, txirularekin. Egiten baduzue klik argazkian web orrialdea irekiko zaizue. Zuen gustokoa izatea espero dut. Ondo izan.

Cero

Kaixo ikasleok! Ez beldurtu, ez dizuet zero bat jarriko eta! Beste partitura berri bat da, Dani Martinek idatzi zuena. Batzuei ezaguna egingo zaie. Jarraian bideo tutorial bat uzten dizuet nire gomendioekin. Egiten baduzue klik argazkian web orrialdea irekiko zaizue. Zuen gustokoa izatea espero dut. Ondo izan.

Vals

Kaixo ikasleok! Hementxe uzten dizuet beste partitura berri bat. Kontuz 3/4 batean idatzita dago eta! Ikusten duzuenez bi txirula daude idatzita. Batzuek egingo dute lehenengo txirula eta beste batzuek bigarrena. Zuen gustokoa izatea espero dut. Ondo izan.    

La Primavera

Kaixo ikasleok! Hementxe uzten dizuet beste partitura berri bat, udaberria bezain berria. Vivaldiren Udaberria. Hau Biolinaren kontzertu bat dago. Kontzertu batek hiru atal ditu, baina hau lehenengo atala da. Ziur aski ezaguna egingo zaizue. Zuen gustokoa izatea espero dut. Ondo izan.  

Hallelujah

Kaixo! Abesti bat Leonard Cohen-ek abesten zuen orain dela urte batzuk, beharbada ezaguna egiten zaizue Shrek pelikulan sartu dutelako, hori bai birmoldatuta eta eguneratuta. Konpas konposatuak sakonki ezagutzeko balioko du, 6/8 batean idatzita dagoelako. Beti bezala, hementxe uzten dizuet partitura, audioa eta bideo-tutorial bat nik egin dudana. Zuen gustokoa izatea espero dut. On egin!