Musika eta komunikabideak

Urte berriarekin hasiko gara gai interesgarri honekin. Bertan, soinu-grabaketaren historioa, musika hedabideetan, musika zineman eta konpas konposatuak ikertuko ditugu. Hau ikasteko Prezi erabiliko dugu, web 2.0ko baliabide bat dena. Dohain da, eta erabiltzeko erregistroa bete behar duzue, beti bezala mail helbide batekin bere pasahitzarekin. Hau erabiltzekotan, oso aurkezpen erakargarriak egin ditzakezue zuen lanetarako. Power pointekin konparatuz…

Zaricot’s Boys

Zer irudituko litzaizueke rodeo batera joatea? Hartuko ditugu botak, zaldiz ibiltzeko aproposako janzkera, kapela, lepoko zapia eta… zerbait ahazten zaigu ezta? Ai! txirula. Txantxa aparte utzita, hementxe duzue «Zaricot’s Boys» abestia, txirularekin egiteko. Partitura honek eramango gaitu Amerikako mendebaldera. Erraza da eta oso dibertigarria. Uzten dizuet bideo bat nire azalpen eta nire gomendioekin. El vídeo…

Txulalai

  Kaixo ikasleok! Beste partitura berri bat: “Txulalai” Euskal Dantzak proiektuaren barruan dago kokatuta. Hau da oso dantza ohikoa Euskal Herrian. Guk ere joko dugu kalsean eta dantzatuko duzue Heziketa Fisikoaren klasean. Bi ahots ditu eta biak ikasi behar dituzue. Gero banatuko dugu lana eta bakoitzak joko du dagokiona. Ikasi, beti bezaka, esaldika, astiro eta audiorik…

Lehenengo Kontradantza

Kaixo ikasleok! Beste partitura berri bat: “Lehenego Kontradantza” Euskal Dantzak proiektuaren barruan dago kokatuta. Beharbada, partitura hau izango da apur bat zaila, batez ere sol eta la altuak agertzen direlako. Nota hauek jotzeko atzeko zuloaren erdia estali behar duzue eta presioarekin putz egin behar duzue, bestela ez dira aterako. Ikasi, beti bezaka, esaldika, astiro eta audiorik…

Polka Pik

Kaixo ikasleok! Beste partitura berri bat: «Polka Pik» Euskal Dantzak proiektuaren barruan dago kokatuta. Egiten baduzue klik argazkian web orrialdea irekiko zaizue, bertan partitura (ikusteko edo inprimatzeko), audioa eta bideo bat 2016an ikastetxean egindakoa. Honetan ikusten dira zuen ikaskideak, txirula ikasten, kartelak eta zapiak egiten eta dantzak prestatzen. Zuen gustokoa izatea espero dut. Ondo izan.

Titanic

Kaixo ikasleok! Hementxe uzten dizuet beste partitura berri bat. Titanic pelikularen soinu bandan agertzen zena Kontuz fa sostenitua dauka eta! Egin ezazue klik argazkian web orrialdera joateko. Zuen gustokoa izatea espero dut. Ondo izan.      

Behin Batian Loiolan

Hau da beste partitura bat txirula jotzeko. Saiatu soinu polit bat ateratzen, horretarako ezinbestekoa da arnasketak isilunetan egitea eta haize korrontea ez moztea noten artean. Esaldien hasiera eta amaiera kontuan hartu behar duzue baita isiluneak ere. Hementxe uzten dizuet partitura, audioa eta Hegan taldeak egindako abestiaren letra.   On egin!  

Verano en Brasil

Hemen dago klasean lantzen dugun partitura Verano en Brasil Bi zati ondo bereituta ditu abasti honek, lehenengoa oso ritmikoa da, notak oso motzak egin behar ditugu, perkusiozko musika tresna izango balitz bezala. Bigarrenaren nortasuna, aldiz, oso melodikoa da, hau da, nota luzeak, ligatuak egin behar ditugu, abestuko bagenitu bezala. Gogora itzazue nire gomendioak: Arnastu esldiaren…

Musika eta musikaren adierazpen grafikoa

Kaixo ikasleok! Gai hau azaltzeko erabiliko dugu Prezi baliabidea. TIC baliabide bat da eta gaur egun oso berria da. Zuen aurkezpenetarako gomendatzen dizuet. Izena eman bahar duzu, eta pasahitza bat sartu behar zaio. Ez da ezer instalatu behar ordenagailuan, nabigatzaile batekin nahikoa da. Gai honetako prezi-a ikusteko egin klik  hurrengo irudian Ikus dezakezue bideo bat…