Eguberri on!
Kaixo guztioi!
Eguberri on pasa eta urtea ondo hastea opa dizuet!

Kaixo guztioi!
Eguberri on pasa eta urtea ondo hastea opa dizuet!
DBHko lehenengo mailan ikasiko dugu gai hau: SOINUAREN ARTEA Honetan aztertuko dugu zer den soinua eta zeintzuk diren bere ezaugarri nabarmenak: altuera, iraupena, intentsitatea eta tinbrea. Baita ikusiko dugu ere gure entzumen-aparatua. Jarraian aurkezpen bat dago eta bideo bat egin dizuet nire azalpenarekin. Oso web orrialde on bat ikusi dezakezue…
Kaixo ikasleok! Hementxe, koaderno bat uzten dizuet. Bertan ariketak eta partiturak txirularekin jotzeko agertzen dira. Zuen gustokoa izatea espero dut.
Kaixo ikasleok! Hementxe uzten dizuet beste partitura berri bat Disneyren pelikula honen soinu banda landuko dugu. Zuen gustokoa izatea espero dut. On egin! Bideo tutoriala: Klikatu partituran irekitzeko.
Historian zehar gizakia arduratu da musika-tresnak sailkatzeaz. Gai honetan ikusiko ditugu antzinako musika tresnak eta garai hartako sailkapenak. Ikusiko dugu ere zer den organologia, zer den lutier bat, eta gaur egungo sailkapena. Hurrengo bideoetan ikus ditzakezue gaiaren hiru atalak; antzinako sailkapena, sailkapen tradizionala eta sailkapen teknikoa Jarraian uzten dizuet konzeptual mapa musika tresnen sailkapenak…
Kaixo Ikasleok! Hementxe uzten dizuet beste partitura berri bat. Hau da Gabon Kanta bat, «Solo en casa» pelikulan agertzen zena. Ziur aski ezaguna egingo zaizue. Zuen gustokoa izatea espero dut. Ondo izan.
Kaixo ikasleok! Hementxe uzten dizuet beste partitura berri bat, udaberria bezain berria. Vivaldiren Udaberria. Hau Biolinaren kontzertu bat dago. Kontzertu batek hiru atal ditu, baina hau lehenengo atala da. Ziur aski ezaguna egingo zaizue. Zuen gustokoa izatea espero dut. Ondo izan.