Incredibox
Aplikazio honekin mix batzuk egin ditugu.
Oso programa polita da ikasleen sormena garatzeko eta ikasleak beti oso ondo pasatu dute.
Hemen daukazue erakusketa txiki bat.
Gozatu!
Aplikazio honekin mix batzuk egin ditugu.
Oso programa polita da ikasleen sormena garatzeko eta ikasleak beti oso ondo pasatu dute.
Hemen daukazue erakusketa txiki bat.
Gozatu!
Hementxe duzue txirularekin joko dugun abesti bat. Gomendioak: Partitura ondo ikasi, astiro, egin irakurketa zuzen bat, gero, esaldika, saiatu soinu polit bat ateratzen. Ondo daukazunean, saiatu partitura osoa egiten. Ondoren saiatu audioarekin. Hemen uzten dizuet letra, partitura eta audioa. Kontuz errepikapenekin!
Kaixo Ikasleok! Hementxe web orrialde bat uzten dizuet, musika lengoaia hobeto ulertzeko. Musika unibertsala da eta mundu osoan gizakiok erabiltzen dugu. Arterik erabiliena dela diote batzuek. Mundu osoan partiturak egiten dira, eta mundu osoan, guztiok erabiltzen dugu lengoaia bera, hau da MUSIKA LENGOAIA. Beraz edonon gaudela ere, partituretan, notak, nota irudiak, isiluneak, ñabardurak, giltzak, eta abar berdin…
Kaixo ikasleok! Beste partitura berri bat: “Obladi Oblada”. Oso abesti ospetsua izan zen orain dela urte batzuk, eta oraindik ere entzun daiteke edonon. Beatles taldeak konposatu eta abestu zuen. Talde honek, musika arloan, iraultza bat sortu zuen. Bere garaian, munduko gazteria liluratuta geratzen zen Beatelsen musikarekin. Egiten baduzue klik argazkian web orrialdea irekiko zaizue, bertan…
Kaixo ikasleok! Hementxe uzten dizuet beste partitura berri bat. Galeseko abesti bat. Nahiz eta bi bertsio agertu, guk egingo dugu «Versión en Re m» Zuen gustokoa izatea espero dut. Ondo izan.
Kaixo ikasleok! Hementxe uzten dizuet beste partitura berri bat. Irlandako abesti bat. Kontuz! 3/4 batean idatzita dago eta si bemola dauka. Jarraian partitura uzten dizuet: Uzten dizuet bideo bat ere nire gomendioekin: Zuen gustokoa izatea espero dut. Ondo izan.
Hona hemen, Presentación de María ikastetxeko DBHko 1.Ako ikasleek prestatu duten lana. Errusiako musika nazionalistari buruz izan da. Diapositiba bakoitzean biografia txiki bat, argazki eta bideoren bat sartzeko eskatu diet. Egin dute elkar lana Google Drivekin. Ondo pasatu dugu eta oso polita geratu zaie. Zorionak guztioi! [googleapps domain=»docs» dir=»presentation/d/1VQNPom_Kz00HjBSJ0sToExnbCcRE6Tam5QqXoJE8iRM/embed» query=»start=false&loop=false&delayms=5000″ width=»960″ height=»569″ /]