Ixil Ixilik
Hementxe duzue «Ixil Ixilik» txirularekin jotzeko.
Saiatu esaldiak egiten, haize korrontea moztu gabe.
Hatzak zuloetatik hurbil.
Kontuz, errepikapenetik!
Hementxe duzue «Ixil Ixilik» txirularekin jotzeko.
Saiatu esaldiak egiten, haize korrontea moztu gabe.
Hatzak zuloetatik hurbil.
Kontuz, errepikapenetik!
DBHko lehenengo mailan ikasiko dugu gai hau: SOINUAREN ARTEA Honetan aztertuko dugu zer den soinua eta zeintzuk diren bere ezaugarri nabarmenak: altuera, iraupena, intentsitatea eta tinbrea. Baita ikusiko dugu ere gure entzumen-aparatua. Jarraian aurkezpen bat dago eta bideo bat egin dizuet nire azalpenarekin. Oso web orrialde on bat ikusi dezakezue…
Hona hemen oso partitura ospetsua. Johann Sebastian Bach-ek, musikaren aita, konposatu zuen. Seme alba asko izan zuenez eta musika irakatsi nahi zienez, musika-liburu bat egin zien; Ana Magdalenaren albuma. Bertan minueto hau dago. Partitura honetan txirulako tesitura osoa landuko dugu, beheko dotik goiko lara. Gustatzea espero dut.
Kaixo ikasleok: Hemen uzten dizkiuet liburu batzuk txirularekin egiteko. Hementxe lehenengoa Hementxe bigarrena
Kaixo ikasleok! Beste partitura berri bat: «Polka Pik» Euskal Dantzak proiektuaren barruan dago kokatuta. Egiten baduzue klik argazkian web orrialdea irekiko zaizue, bertan partitura (ikusteko edo inprimatzeko), audioa eta bideo bat 2016an ikastetxean egindakoa. Honetan ikusten dira zuen ikaskideak, txirula ikasten, kartelak eta zapiak egiten eta dantzak prestatzen. Zuen gustokoa izatea espero dut. Ondo izan.
Historian zehar gizakia arduratu da musika-tresnak sailkatzeaz. Gai honetan ikusiko ditugu antzinako musika tresnak eta garai hartako sailkapenak. Ikusiko dugu ere zer den organologia, zer den lutier bat, eta gaur egungo sailkapena. Hurrengo bideoetan ikus ditzakezue gaiaren hiru atalak; antzinako sailkapena, sailkapen tradizionala eta sailkapen teknikoa Jarraian uzten dizuet konzeptual mapa musika tresnen sailkapenak…
Gai honetan ikusiko dugu zer den musika eszenikoa, eta hainbat genero; balleta, opera, zarzuela eta musikala. Balletaren munduan sakonduko dugu. Ikusiko dugu ere nor zen oso konpositore bikaina: Sergei Prokofiev eta bere lan garrantzitsuenak. Azkenik ikasiko dugu teklatu bateko notak desberdintzen. Zatozte!