Eskalak

Bitarteak eta eskalak

11. Bitarteak

Bi noten arteko distantzia bitarte bat da. Musika diskurtsoa bitarte segida da.

Notak jotzearen arabera bitarteak sailkatu daitezke.

Bitarteen sailkapena:

Notak jotzeko ordenaren arabera izan daitezke:

Melodikoak

Bitatearen notak, bata besteren atzetik jotzen direnenan

Harmonikoak

Bitarteko notak aldi berean jotzen direnean.

Noten norabidearen arabera bitarteak izan daitezke:

Goranzkoak.

Bitartearen notak grabetik agudora doazenean

Beheranzkoak

Bitartearen notak agudotik grabera doazenean

Bere noten hurbiltasunagatik bitarteak izan daitezke:

Konjuntuak

Bitartearen notak jarraian doazenean.

Disjuntuak

Bitartearen notak jarraian ez doazenean.

Nota kopuruaren arabera bitarteak izan daitezke:

Bakunak

Zortzidunak edo txikiagoak direnean

Lehenengokoak. Nota bera bi aldiz jotzen denean

Bidunak. Bitarteak bi nota dituenean

Hirudunak. Bitarteak hiru nota dituenean

Laudunak. Bitarteak lau nota dituenean

Bostdunak. Bitarteak bost nota dituenean

Seidunak. Bitarteak sei nota dituenean

Zazpidunak. Bitarteak zazpi nota dituenean

Zortzidunak. Bitarteak zortzi nota dituenean

Konposatuak

Konposatuak. Zortzidunak baino handiagoak direnean, hau da, bederatzidunak, hamardunak, hamaikadunak…

12. Eskalak

Eskala, nota jarraien segida bat da. Izan daitezke goranzkoak edo beheranzkoak

Nota kopuruen arabera baita tono eta tonu erdien kokapenaren arabera ere  eskala desberdinak aurki ditzakegu: Diatonikoa, pentatonikoa, kromatikoa…

Eskala diatonikoa

Eskala diatonikoak dauzka tonuak eta tonu erdiak. Eta zazpi nota jarraiak ditu. Eskala diatonikoa hasi eta bukatzen da izen bereko nota batean. Nota honi tonika deituko diogu, eta eskalari izena ematen dio.

Re eskala goranzkoa

Nota bakoitzkak gradu izena du eta erromatar zenbaki batekin adierazten da. Oso garrantzitsuak dira tonalitatearen antolakuntzan eta hurrengo izenak dituzte:

GRADUAIZENA
ITonika
IISupertonika
IIIMediantea
IVSubdominantea
VDominantea
VISuperdominantea
VIISentsiblea
Eskala kromatikoa

Eskala honek tonu erdiak bakarrik ditu. 12 nota ditu. Alterazioen (sostenituak eta bemolak) beharra daukagu eskala hau osatzeko.