Notak

Pentagrama, notak eta lerro gehigarriak

1.Pentagrama. 

Pentagrama batek bost lerro eta lau tarte dauzka. Bertan edo ondoan (bai goian bai behean) nota, nota-irudiak, konpasak eta abar idazten dira. Lerroak eta tarteak behetik gora zenbatzen dira, beraz lehenengo lerroa beheko lerroa da:

Notak bai lerroetan, bai tarteetan idazten dira, baita pentagramatik kanpo ere idatz daitezke. Horretarako lerro gehigarriak behar ditugu.

Noten buruak betetzen duen posizioaren arabera, notaren izena ezagutuko dugu. 

Pentagrama hitza grekotik dator esta esan nahi du: Penta=Bost eta Grama=Lerro

2. Sol ikurra (giltza)

Pentagrama guztietan ikurra edo giltza da aurkitzen dugun lehenengo gauza.

Giltza batzuk daude baina erabiliena sol ikurra da:

Bigarren lerroko sol ikurrak adierazten digu sol idazten dela pentagramaren bigarren lerroan. Hau da abiapuntua beste notak izendatzeko, hauek idatz daitezke bai lerroetan, baita tarteetan ere.

 Musika tresna agudoak idazten dira sol ikurran, adibidez: biolina, txirula, trompeta, gitarra…

3.Noten izenak. 

Guztiok jakin badakigu, 7 nota dituela gure musika-sistemak eta bere ordena da: do, re, mi, fa, sol, la eta si.

Nota hauek piano bateko tekla txuriak izango lirateke.

Nota hauek pentagrama batean kokatuta, bere sol ikurrarekin izango lirateke:

4.Lerro gehigarriak. 

Esan dugu, bai lerroetan baita tarteetan ere notak idatz ditzakegula, baina notak edo baxuegiak edo altuegiak direnean ez dira pentagraman sartzen. Orduan lerro gehigarriak erabili behar ditugu.

Beheko do lehenengo lerro gehigarrian idazten da eta pianoaren erdiko do da.