Rock historia
Kaixo ikasleok,
Herri musika gaian, rock & rolla jorratzen dugu. Gai honetan apur bat gehiago sakontzeko, tresna bat erabiliko dugu: FAKEBOOK ez da Facebook ezta sare soziala ere, web bat da hezkuntzarako eginda. Bai daukala Facebooken antza baina desberdina da.
Klikatu hurrengo irudian nire azalpena ikusteko Youtubeko bideo batean.
Lehenengo pausoa izan behar da pertsonai edo talde bat aukeratu, rock & rollaren mundukoa noski. Jarraian jarriko dizuet rockero batzuen zerrenda.
Rockeroa aukeratuta, ikertu behar duzue bere bizitzari buruz:
- Jaiotza data.
- Jaiotza lekua.
- Egoera zibila. (ezkonduta, ezkondu gabea, banatuta…)
Ondoren ikertu behar duzue zein diren edo zein izan ziren bere lagunak.
Geroago bisitatu zituen lekuak.
Ondoren bere zaletasunak.
Eta hasteko Fakebookekin, pentsatu behar dituzue 5 post. Zer da hau? Imagina ezazue, Elvis Presley-ri buruz egingo dudala nire lana. Elvis, 13 urterekin joan zen Tennessee-ra bizitzera bere familiarekin. Post bat izan daiteke: «Gaur, iritsi gara Tennesseera. Badirudi hiri polit bat. Suposatzen dut ondo pasatuko dugula. Entzun dut giro musikala handia dagoela.» post honekin batera Tennesseeko argazki bat jarri dezakezue. hau izango da zuen lehenengo post.
Fakebook batekin hasteko behar dituzue 5 post, orduan bilatu behar duzue informazioa post hoiek betetzeko. Kronologikoki egin behar dituzue eta egin behar duzue, Elvis Presley berak idatziko balu bezala edo bere lagun batek.
Fakebook sortzeko klikatu hemen http://www.classtools.net/FB/home-page
ADI, Pauso hau oso garrantzitsua da: Lehenengo 5 post horiek egin ondoren gorde behar duzue zuen lana. Sakatu behar duzue share botoian, orduan irekiko zaizue lehiatila bat, eta partekatu ahal izango duzue Pinteresten, Facebooken, Twitteren, Google +en eta mailen bidez. Nik bidaliko nuke mailen bidez, zuen helbidera, eta ez nuke galduko orriak sortzen duen link hori.
Jakin behar duzue, lehenengo hiruhilabete honetan argitaratu beharko duzue 20 post gutxienez. Bertan agertu beharko dira, textuak, argazkiak bideoak, komentarioak eta abar.