Kurtso berria

Ikasle maiteok: Ongi etorria eman nahi dizuet kurtso berri honetara. Musika klasean abestuko dugu, joko dugu, tegnologia berriak erabiliko ditugu, eta primeran pasatuko dugu, baina hori bai, begirunea adierazi behar diegu ikaskideoi eta niri. Hona hemen, utziko dizkizuet aurkezpen bat klaseko arau batzuekin jakiteko zer egin eta zer ez musika klasean. Aurten, tegnologia berriak gehiago…

Furra Furra

Kaixo ikasleok! Beste partitura berri bat: “Furra Furra” Oskorri taldearena Egiten baduzue klik argazkian web orrialdea irekiko zaizue, bertan partitura eta audio eskuratu edo ikus ditzakezue. Zuen gustokoa izatea espero dut. Ondo izan. http://www.oskorri.com/  

Incredibox

Aplikazio honekin mix batzuk egin ditugu. Oso programa polita da ikasleen sormena garatzeko eta ikasleak beti oso ondo pasatu dute. Hemen daukazue erakusketa txiki bat. Gozatu! Lehenengoa Bigarrena Hirugarrena Laugarrena Botgarrena Seigarrena

Errusiako musika DBHko 1.A Presentación de María Ikastetxea

Hona hemen, Presentación de María ikastetxeko DBHko 1.Ako ikasleek prestatu duten lana. Errusiako musika nazionalistari buruz izan da. Diapositiba bakoitzean biografia txiki bat, argazki eta bideoren bat sartzeko eskatu diet. Egin dute elkar lana Google Drivekin. Ondo pasatu dugu eta oso polita geratu zaie. Zorionak guztioi! [googleapps domain=»docs» dir=»presentation/d/1VQNPom_Kz00HjBSJ0sToExnbCcRE6Tam5QqXoJE8iRM/embed» query=»start=false&loop=false&delayms=5000″ width=»960″ height=»569″ /]

Musikaren oinarriak

Gai honetan musikaren osagaiak aztertuko ditugu. Erritmoa, melodia eta harmonia. Jakingo dugu ere, zer den musika-forma eta nola antolatzen diren musika-ideiak. Gai honen konpositorea izango da Beethoven. Interpreteen garrantzia ikertuko dugu. Eta bukatzeko, jakingo dugu zer diren amalgamako konpasak. On egin!

Eszenarako musika

Gai honetan ikusiko dugu zer den musika eszenikoa, eta hainbat genero; balleta, opera, zarzuela eta musikala. Balletaren munduan sakonduko dugu. Ikusiko dugu ere nor zen oso konpositore bikaina: Sergei Prokofiev eta bere lan garrantzitsuenak. Azkenik ikasiko dugu teklatu bateko notak desberdintzen. Zatozte!

Invierno

Lau urtaroak Antorio Vivaldiren lanik ezagunenak dira. Biolinarentzako lau kontzertuak dira. Uzten dizuet web-orrialde baten helbidea. Bertan eskuratu dezakezue partitura, playback motela eta  azkarra. Hemen bideo bat uzten dizuet. Bertan nire azplen eta gomendioak daude zuek jakiteko nola ikasi behar duzuen emaitza hoberena lortzeko. Gustatzea espero dut.

Minueto

Hona hemen oso partitura ospetsua. Johann Sebastian Bach-ek, musikaren aita, konposatu zuen. Seme alba asko izan zuenez eta musika irakatsi nahi zienez, musika-liburu bat egin zien; Ana Magdalenaren albuma. Bertan minueto hau dago. Partitura honetan txirulako tesitura osoa landuko dugu, beheko dotik goiko lara. Gustatzea espero dut.

Munduaren soinua

Gai honetan musika folklorikoa ikertuko dugu. Bertan, ikusiko dugu, mundu osoan garatu dela betidanik. Aztertuko ditugu ere musika mota hau egiteko erabiltzen diren musika-tresnak. Bazenekien, meditazioa egiteko, aproposako musika erabiltzen dutela ekialden? Hau eta askoz gehiago ikusiko dugu gai honetan.