Publicaciones Similares
Incredibox
Aplikazio honekin mix batzuk egin ditugu. Oso programa polita da ikasleen sormena garatzeko eta ikasleak beti oso ondo pasatu dute. Hemen daukazue erakusketa txiki bat. Gozatu! Lehenengoa Bigarrena Hirugarrena Laugarrena Botgarrena Seigarrena
Ikasturte berria
Kaixo ikasleok: Ongi etorria eman nahi dizuet kurtso berri honetara. Musika klasean abestuko dugu, joko dugu, tegnologia berriak erabiliko ditugu, eta primeran pasatuko dugu, baina hori bai, begirunea adierazi behar diegu ikaskideoi eta niri. Aurten, tegnologia berriak gehiago erabili ditugu, horretarako blog hau izango da garrantzitsua. Honetan argitaratuko ditugu zuei laguntzeko materiala eta zuek egingo…
Hallelujah
Kaixo! Abesti bat Leonard Cohen-ek abesten zuen orain dela urte batzuk, beharbada ezaguna egiten zaizue Shrek pelikulan sartu dutelako, hori bai birmoldatuta eta eguneratuta. Konpas konposatuak sakonki ezagutzeko balioko du, 6/8 batean idatzita dagoelako. Beti bezala, hementxe uzten dizuet partitura, audioa eta bideo-tutorial bat nik egin dudana. Zuen gustokoa izatea espero dut. On egin!
La Primavera
Kaixo ikasleok! Hementxe uzten dizuet beste partitura berri bat, udaberria bezain berria. Vivaldiren Udaberria. Hau Biolinaren kontzertu bat dago. Kontzertu batek hiru atal ditu, baina hau lehenengo atala da. Ziur aski ezaguna egingo zaizue. Zuen gustokoa izatea espero dut. Ondo izan.
Samba Lelé
Kaixo Ikasleok! Hementxe daukazue Samba Lelé. Kanta hau abestuko dugu baita jolasak egingo ditugu ere. Zuen gustokoa izatea espero dut. On egin!
Txirula azterketetarako kontuan hartzekoak
Hona hemen uzten dizuet taula bat. Honetan agertzen da txirula aztertzerakoan kontuan hartzen ditudan faktoreak; klaseko arreta, noten prezisioa, erritmoa eta abar. Begirada bat eman zuek jakiteko interesatzen zaizuelako. On egin! [googleapps domain=»docs» dir=»spreadsheets/d/1WadQVi0IQsCb_ON9DpYDvp3rxicGRVWiIMAOKEcloA8/pubhtml» query=»widget=true&headers=false» width=»887″ height=»887″ /]